« Premio bibliotecas rurales | Página de inicio | Rodari y censura »
24/04/08
Irakurri, Gozatu eta Oparitu
Aurten ere, hauxe izango da 2. aldia, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak martxan jarri du Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Badirudi Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko dela, izan ere, bertako euskara elkarteek, udal liburutegiek eta zenbait liburu dendek elkarlanerako prest azaldu baitira.
Egistasmoak hainbat aldaketa ekarriko ditu iazkoarekin alderatuta- noski aurrekoak eskarmentua eman diela-, eta izenak dioen gisan irakurtzea, gozatzea eta oparitzea dira eginkizunak. Irakurri: bibliotekara hurbildu eta euskarazko libururen bat hartu maileguan. Gozatu: etxean edo nonahi irakurri, bibliotekara eraman, eta bertan fitxatxo bat bete iritziarekin; honen truke txartel berezi bat emango dio bibliotekariak. Oparitu: emandako txartelarekin, hitzartutako liburu dendetara joan eta liburua erosi prezioaren %25eko merkeago- gero nori oparitu ez dago zehaztuta-.
Honela bada, zuen bibliotekak ere egitasmoari atxikitzeko interesik izatekotan, Nafarroako bibliotekeen ordezkariei galdeiezue: Altsasu, Atarrabia, Etxarri-Aranatz eta Irurtzun.
17:00 Anotado en Bibliotecas, Libros, Lectura... | Permalink | Comentarios (0) | Enviar a Email

