« Reflexión en voz alta | Página de inicio | Premio bibliotecas rurales »
18/03/08
DSI Iturrama BHI institutuan
Hara non Sustaturen bidez jakin izan dugu Iturrama BHI institutuan DSI delako sistema martxan jarri dutela on-line. Badirudi 11-14 urte bitarteko gaztetxoei zuzendu dietela zerbitzua, eta bere funtzionamendua oso simplea da: formulario baten bidez gazte hauek hainbat datu sartu beharra dute, eta hauen ondorioz, irakurle bakoitza profil jakin bati edo gehiagori "atxekia" geldituko da. Honela, irakurleak liburua aukeratzerakoan, aldez aurretik jakin izango du zeintzuk diren bere gustuei hobeki egokitzen direnak. Aupa Ranganathandarrak.
11:50 Anotado en Navarra - Bibliotecas, libros, lectura, ... | Permalink | Comentarios (1) | Enviar a Email
Comentarios
EUSKADIKO LIBURUTEGIA
Tabakaleran (KuGan) Euskadiko Liburutegia kokatzeak ez zeukan zentzurik, baina asko gutxiagorik dauka Koldo Mitxelenan jartzeak.
Hitzik gabe utzi nau Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak aste honetan sinatutako hitzarmenak. Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin. Koldo Mitxelena hasiera batean Tabakaleran (KuGan) kokatzekotan zen Euskadiko Liburutegiaren egoitza bihurtuko da. Hots, Koldo Mitxelena Euskadiko Liburutegia bihurtuko da edo Euskadiko Liburutegia Koldo Mitxelena bihurtuko da.
Halaber, aipatutako erakundeek funts bibliografiko eta digitalak elkartuko eta utziko dituzte Euskadiko Liburutegia hornitzeko.
Hasierako proiektuan Euskadiko Liburutegirako Tabako Fabrikan 1.000/2000 m2 inguru eman zuten. Bere garaian artikulu bat idatzi nuen honen gainean, Tabako fabrika barruan Liburutegi Nazionalaren kokapenaren desadostasunen argudioak eman nituen eta batez ere emandako espazioa kritikatu nuen: http://eibar.org/blogak/joana-albret/weblog_view?b_start:int=20&-C= (Kataluniako Liburutegia 15.000 m2, Madrilgo Lurraldeko Liburutegia, Murtziako Liburutegia 11.000m2, Nafarroako Liburutegi Orokorra Egoitza: 10.500 m2 ). Aldarrikapen hauei eta beste kontu batzuei esker 5.000 m2 utzi zuten Tabako Fabrikan Euskadiko Liburutegirako, baina azken unean politikoek eraikin honetatik ateratzea eta Koldo Mitxelena liburutegian jartzea erabaki dute.
Erabaki honek hitzik gabe utzi nau. Tabakaleran (KuGan) Euskadiko Liburutegia izateak ez zeukan zentzurik, baina asko gutxiagorik dauka Koldo Mitxelenan jartzeak. Orain arte publikoki ezer esan ez izanak ez du izan ados nengoela esan nahi, lehendabiziko unetik hain gaizki iruditu zitzaidan non hitzik gabe gelditu izan naizen.
Ulergaitza da 25 urte itxaron ondoren horrelako lardaskeriarekin ateratzea!
Oraindik proposamen ofíziala baino ez badugu ere jaso. Hitz hauek baino ez baditugu ere entzun, nahikoa da ganorabako eta zalantzazko proiektua dela konturatzeko: Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzaren esku jarriko du Koldo Mitxelena Kulturunearen eraikina, bere baliabide teknologikoekin, zein bere liburutegi funts historikoarekin eta bi erakundeek adostutako liburutegi alorreko pertsonalarekin, Koldo Mitxelena eraikina Euskadiko Liburutegiaren egoitza izan dadin. Halaber, Donostiako Udalak, dagokion digitalizazio plana adostu ondoren, Euskadiko Liburutegiaren esku jarriko ditu bere jabegoko liburutegi funts historikoak (Mandas Dukearen funtsa eta Hemeroteka historikoa).
Euskadiko Liburutegia, lehenengo momentutik Tabakalera (KuGa) proiektuan adabaki gisa erantsi zuten, eta horrela agertu da prentsan ohar guztietan eta agiri guztietan. Azken unean, Liburutegi Nazionala Tabakalera (KuGa) proiektutik at utzi dute eta presazko edozein konponbideren aurkitzera behartu zaie.
Bestela nola ulertzen den Herri bateko Liburutegi Nazionalaren funtzioak egingo dituen Euskadiko Liburutegia egoitza propio batean ez kokatzea? Leku gehienetan egiten duten bezala? http://eibar.org/blogak/joana-albret/weblog_view?b_start:int=20&-C= (Biblioteca de Andalucía Granadan 1994 oin berriko egoitzan sortuta , Biblioteca de Aragón Zaragozan, 1990 oin berriko egoitzan sortuta, Biblioteca Balear Palmako Monasterio de la Realen egoitza, Biblioteca Central de La Rioja Logroñon , 1988 Antigua tabacalera (Antiguo Convento de la Merced) egoitzan, Biblioteca de Extremadura Badajozen, 1995 Antiguo Hospital Militar egotiza, Biblioteca de Castilla-La Mancha Toledoko Alcazar egoitzan, Biblioteca de Castilla y León Valladoliden, 1989 Palacio del duque de Benavente egoitzan, Biblioteca de Galicia oin berriko egoitzan sortuta, Biblioteca Central de Cantabria Santanderren, 1999 Tabacalera egoitzan, biblioteca de Catalunya Bartzelonan, 1939 l’antic Hospital de la Santa Creu egoitzan, Biblioteca Regional de Madrid, 1989 Egoitza, Nafarroako Liburutegi Orokorra Iruñeako oin berriko eraikuntza, Biblioteca Valenciana Egoitza: Monestir de Sant Miguel dels Reis.
Ulertezina da. Gogaituta nago Liburutegi Nazionalaren eginkizunen garrantziaz idazten. Artikulu ugari argitaratu baitut. Gainerako Autonomia Erkidegoetan primeran ulertu dute, gehienek egoitza, baliabide eta pertsonala propio daukate Liburutegi Orokorren funtzioak aurrera eramateko. Zergatik Euskadin ez?
Ea adibide batekin liburuzainak ez zaretenok ulertzen duzuen honen gaineko afera. Euskadik nahi du Legebiltzarra sortu. Primeran, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, eta Gasteizko Udalak hitzarmen bitartez erabakitzen dute Foru Aldundiaren Jauregian Euskadiko Legebiltzarra sortzea, Arabako Foru Aldundia edo Arabako Biltzar Nagusien egoitza eta funtzioak baztertuz.
Aurkitutako konponbide eskasa da, astakeria baita. Koldo Mitxelena Liburutegiak ondo funtzionatu du orain arte, zerbitzu ugari ematen ditu, erabiltzaile asko ditu. Hemendik aurrera zerbitzurik gabe geldituko dira gipuzkoar irakurle guztiak? Hemendik aurrera irakurleek nora joko dute Koldo Mitxelena Liburutegiak ematen zituen zerbitzuak jasotzera?
Bi Liburutegi desberdinak dira, bata Gipuzkoako Liburutegi Publikoa eta bestea Euskadiko Liburutegia. Bi liburutegi desberdinak funtzio desberdinekin, zerbitzu desberdinekin, eginkizun desberdinekin… Biak behar-beharrezkoak. Jarritako adibidearekin jarraituko dut, Eusko Legebiltzarra eta Arabako Foru aldundia bi erakunde politikoak badira ere, biek dauzkate, normala denez, bere funtzioak eta bere egoitzak, eta inori ez zitzaion bururatuko Euskadiko Legebiltzarra Arabako Foru Aldundiaren Jauregian kokatzea.
Gerardo Luzuriaga
Anotado por: Gerardo | 05/04/08

