« Sociedad de la Información | Página de inicio | Estadística de Bibliotecas de Navarra (2006) »

08/08/07

Bibliotekak prentsan

Nahiz eta aurtengo udan bertako egunkariak ez dabiltzan berri eskasian, azken bi egunotan bibliotekei ere bere tokittoa egokitu zaie prentsan. Izan ere, atzoko Diario de Noticiasen esaten ziguten Nafarroako Bibliotekak Mendebaldea auzoan hartuko bide duen orubea prest dagoela lanekin hasteko- hala uste genuen aspaldiko partez-, eta gaur berriz, bai Diario de Noticasek bai Diario de Navarrak dakarte bibliotekak egin edo hobetzeko dirulaguntzak Nafarroako Gobernuak onartu dituelaren berria.