« Blogs de los Clubes de Lectura de La Coruña | Página de inicio | “La II república: de la innovación a la depuración. Libros de texto y bibliotecas escolares”. »

17/05/07

Lehenbiziko hitzaldia

medium_geronimouztariz.jpgAzkenean ailegatu zen eguna!. Dakizuenez, Biblioteca en Guerra erakusketa ibiltaria osatzeko hainbat hitzaldi- beste gauza batzuen artean- antolatu ditugu, eta atzokoa, Gerraurreko euskalgintza nafarraren afera dokumentala: erantzun garbi gabeko lau galdera eta azken-hitz bat izenburukoa, lehena izan zen hain zuzen ere.

Planetariora hurbildu ginenok aukera aparta izan genuen Gerra arteko Nafarroako giro euskal-dokumental ezezagunean murgiltzeko; izan ere, Joxemiel Bidador filologo eta ikerlariak aski ongi prestatua zuen bere mintzaldi mamitsua, eta gure harridurarako, uste baino emankorragoak izan bide ziren Gerrarekin akitu ziren garai haiek. Halaber, aipatu beharra dugu Patxi Larrion historialariaren sarrera eta puntualizazio interesgarriak. Bestalde, okerren-okerrena aurkezlearen parte-hartzea izan zen- ez zuen aipatu ere egin hitzaldiaren titulua... ahanzteko modukoa-.

Etorri ez zinetenei esango dizuegu ez zaituztegula begitan hartu eta aurki izango duzuela aukera bi fenomeno hauek emandako hitzaldiaz gozatzeko; izan ere, CTLko lagunek dena grabatu zuten eta asmoa dugu guztion eskuragarri paratzea gure webgunean.

Bukatzeko, gogoko genuke bi gauzatxo aipatzea. Batetik, Patxik oroitarazi zigula zein lan ederra egiten ari diren Susa argitaletxekoak beren Armiarmaren bitartez; eta bestetik, bibliotekaren gaineko definizio ezohiko bat Bidadorrek emana: egileak dokumentatzera joaten diren tokia gero beren lanak sortu ahal izateko, eta tokia non, hain juxtu, gordeko diren sortutako lan horietxek, tokian tokiko gune intelektualak indartuz eta atzeraelikatuz- nonbait hor-.

Comentarios

Bikaina sarean jarri duzuen kronika!. Joan ez ginenontzat inbidia sortzeko adina. Zintzilikatu ordurako arrakasta ziurtatua dauka Iruñeko “ilustratuen” hitzaldiak.
Eta aurkezleak zer esan zuen ez dakigu, baino guapo askoa agertzen da argazkian.

Anotado por: jose luis | 18/05/07