« Buenas maneras y prácticas para blogs | Página de inicio | Reunión de ASNABI en Estella »
30/10/06
XXIII. Galeusca
Heldu den asteazkenetik aurrera hasiko dira aurtengo Galeusca topaketak Iruñean. Galeusca Galizia, Euskal Herria eta Kataluniako idazle elkarteek urtez urte antolatzen duten ekitaldi sorta da, eta bertan hiru hizkuntza hauetako idazleen arazo eta kezken gain aritzen dira aterabide komunak lortzeko xedearekin.
Esan bezala, aurten Iruñean izango dute topaleku eta Euskal Idazleen Elkarteari, EIE, dagozkio anfitrioi izateko lanak. Horretarako, Tabua hartu dute ardatz XXIII. Galeusca honetako partaideek, eta besteak beste, Iruñean eta Baztanen barna ibiliko dira bertako paisaia ederrak ezagutzen, hainbat ekitaldi burutzen duten bitartean.
20:15 Anotado en Bibliotecas, Libros, Lectura... | Permalink | Comentarios (0) | Enviar a Email

